Xabier Kintana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Quintana Urtiaga |
Jaiotza | Bilbo, 1946ko urriaren 13a (77 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, lexikografoa, katedraduna eta filologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Euskal Kulturaren Batzarreak Academia de l'Aragonés |
Xabier Kintana Urtiaga (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1946ko urriaren 13a - ) euskalaria, euskal idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina da.[1]
Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1974an Deustuko Unibertsitatean. Euskara eskolak eman zituen 1972tik 1979ra Erandion, Algortan, Getxon eta Leioan.
Imanol Berriatuarekin 1976an Israelen hebreera irakasteko erabiltzen zuten metodologia eta materialak aztertu zituen. Ikasi zutena giltzarri izan zen gero euskaltegietan erabili zen eredua diseinatzeko. Ordu arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta ikuspuntu erabat gramatikaletik bideratuak. Harrezkero, eskola guztiak euskaraz izan dira, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz.
Institutuko lehen katedratikoa izan zen Euskal Hizkuntza eta Literaturan 1980an. Geroago, 1981etik 2006an erretiratu zen arte, EHUko Euskararen Kabineteko burua izan zen. EHUko titulazioetan euskararen erabilera bideratzea eta administrazioko itzulpenak egitea ziren Kabinetearen zereginak.[1]
Euskara batuaren lehen hiztegi handiak sortzea haren ekarpen nabariena izan zen. 1970ean, Gabriel Arestirekin batera, batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa argitaratu zuen.[2] Oso ezagunak eta erabiliak izan ziren hurrengo urteetan atera zituen hiztegiak ere, berak bakarrik edo elkarlanean paratutakoak:[1]
1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1993ko urriaren 29an, euskaltzain oso. 1994an egindako sarrera-hitzaldian, Bilbok euskararen bizitzan izan duen eragina azaldu zuen. Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[3]
2009ko martxoaren 21ean, Academia de l'Aragonésko ohorezko akademiko izendatu zuten.[4]
Hainbat idazleren lanak itzuli ditu: Franz Kafka, Karl Marx, Friedrich Engels, Miguel Unamuno, Joanes Uharte Donibanekoa, Albert Camus, Daniel Defoe, Vladimir Lenin, Benjamin Tuterakoa, Yehudah ha-Levi, Moseh Ben Maimon, Xota Rustaveli eta Yuval Noah Harari. Besteak beste, liburu hauek itzuli ditu:
Testuliburuak ontzen nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen IKER [7] taldearen barruan. Talde horrek sortua da euskarazko lehen ikasliburuen Saioka bilduma. Lehen Hezkuntzarako liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden eta, besteak beste, kide hauek: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad, Kepa Martinez de Lagos eta Karmele Baelo.
Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Xabierrek sorturiko 110 lan baino gehiago erakusten ditu guztira.[9]
Sari eta errekonozimendu hauek jaso ditu:[1]