Luis Villasante | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1970 - 1988 ← Manuel Lekuona - Jean Haritxelhar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Villasante Cortabitarte | ||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1920ko martxoaren 22a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Oñati, 2000ko abenduaren 2a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta hizkuntzalaria | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea Euskaltzaindia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||
![]() ![]() |
Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - Oñati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzainburua izan zen.
Asko zekien euskarari buruz, sakon ezagutzen zituen bizkaiera, lapurtera eta gipuzkera. Euskal gramatika ikertu zuen garai hartan inor gutxik bezala, oparo pentsatu zuen euskarari buruz eta idatzi ere oparo, sakon eta prosa garden batekin. Inork ez bezala aztertu zuen Axular, eta hura estimatzen irakatsi zien hainbesteri. Villasanteren idazketa, lapurtera klasikoan oinarritua goraipatua izan da. Euskararen auziaz edo Axular. Mendea. Gizona. Liburua, lan interesgarriak izateaz gainera, eredugarriak dira saiakera literarioa edo kazetaritza landu nahi dituen edonorentzat.[1]
1937an, jaioterriak pairatutako bonbardaketaren lekuko izan zen. 1945ean apaiztu zen frantziskotar. Teologia ikasi zuen Comillasen, eta han aurkeztu zuen doktore tesia, 1950ean La Sierva de Dios M. Ángeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida izenburuarekin.
Axularren Gero liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta 1976an edizio kritikoa argitaratu. Euskalari gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak (1970-1988). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (Euskararen auziaz, 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du euskararen arazo eta irtenbideez.[2]
1950ean euskaltzain oso egin zuten, eta bosgarren euskaltzainburua izan zen 1970etik 1988 arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua sotiltasun handiz zuzendu zuen. Instituzio zale, oso zen moderatua, eta garai hartan, batuaren inguruko liskar betean, batek baino gehiagok harrigarritzat har dezake bera hautatu izana Euskaltzaindiko buru. Anjel Lertxundiren iritziz haren jakituria eta trenpu lasaia probidentzialak izan ziren baretasuna sustatzeko batuaren auzian. Protagonista baino gehiago, zerbitzari izan zen.[1]
EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an, eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an. 2000ko abenduaren 2an hil zen, Arantzazuko santutegian.
Euskara idatzia bateratzeari buruzko bilduma horretako bederatzi liburuak argitaratu zituen: