Inaki Irazabalbeitia


Europarlamentaria

2013ko uztailaren 11 - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: Europako Parlamentuaren VII. Legegintzaldia

Udako Euskal Unibertsitateako errektore

1987 - 1991
Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko abuztuaren 1a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kimikaria eta idazlea
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaElhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Aralar

irazabalbeitia.eus…
Inguma: inaki-irazabalbeitia-fernandez Literaturaren Zubitegia: 644

Inaki Xabier Irazabalbeitia Fernandez (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko abuztuaren 1a) kimikaria, idazlea, zientzia-dibulgatzailea, euskaltzalea eta politikaria da.[1] Kimikan doktorea (EHU), 2003tik euskaltzain urgazlea da. Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat izan zen. Donostian jaioa, Alkizan bizi da.

Kimikaria, Zientzialaria

1986an Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Alberto Gonzalez Guerrero-ren zuzendaritzapean.[2]

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendaria izan zen 1987-1991 urteen artean.

Elhuyar Fundazioko zuzendaria ere izan zen geroago.

Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago dira.[3]

Euskalgintza

Batxilergoaren bi atzen urteak Santo Tomas Lizeoan egin izanak jarrera euskaltzalea piztu zion Irazabalbeitiari ikastetxe hartan zegoen giroak bultzatuta.

1974ean Valladolideko unibertsitatera iristean hango euskal ikasleen taldeekin harremanetan sartu zen. Euskal ikasleek antolatutako sarean euskara-eskolak ematen hasi zen Jorge Gimenez Bech idazle eta editorea (artean ikaslea bera ere) bizi zen pisuan.

Altzako Petrokimika fakultatean hasi eta laster, 1976ko udaberrian Luis Mari Bandresek, orduan fakultateko idazkari eta fisika-irakasle zenak, Irazabalbeitia eta bere beste ikaskide, Mariaje Barandiaren eta Tere Barrenetxea, Elhuyar taldeak larunbat arratsaldez Donostiako San Martzial kaleko Circulo San Ignacio izenekora joatera gonbidatu zituen. Hirurak Elhuyarren dinamikan integratu ziren.

Halaber, Irazabalbeitia 1976-77 ikasturtean eratu zen Petrokimikako Euskal Kultur Taldearen bultzatzaileetako bat izan zen. Talde horren lan nagusiak izan ziren: hainbat urtetan euskal kultur aste bat antolatzea eta Udako Euskal Unibertsitateko Kimika sailean parte hartzea. PEKTek bultzatuta eta Luis Mari Bandresen laguntzarekin 1977aren hasieran 2. mailako Mekanika ikasgaia euskaraz hartzen hasi zen ikasle-talde bat. Eskola horiek izan ziren unibertsitatean emandako euskarazko lehenak eta Antxon Santamaria izan zen irakaslea[4].

Elhuyar

Esan bezala 1976ko udaberrian hasi zen Irazabalbeitia Elhuyar taldearen ekimenetan parte hartzen, larunbateroko bilerako partaidea bihurturik. Garai hartako elhuyarkideen ohiko lanak egin zituen: lexiko-hustuketak, Elhuyar aldizkarirako artikuluak, alfabetatze teknikoko eskolak eman, ...[5] Aipatzekoa da Elhuyar aldizkariak 1981eko lehen alearekin izan zuen eraldaketa Irazabalbeitiaren ekimena izan zela.

Irazabalbeitia 1982an Elhuyar Kultur Elkarteko zuzendaritzako kide izendatu zuten.[6]

1983ko azaroan Irazabalbeitiak Tere Barrenetxea ordezkatu zuen hizkuntza-arduradun eta teknikari moduan Elhuyarren. Aldizkaria zuzentzea eta ikas-materialgintza izan ziren bere ardura nagusiak.

1986an Elhayar taldea Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkaria hasi zen publikatzen, garai hartako zientzia-dibulgaziozko publikazioen estandarrak betetzen zituena. Irazabalbeitia izan zen lehen zuzendaria eta 1990a arte izan zuen ardura hori.

1990an Elhuyarrek euskarazko lehen entziklopedia egiteari ekin zion, Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa, Irazabalbeitia izan zelarik obra horretan bultzatzaile, erredaktore eta koordinatzailea[7]. Elhuyar Fundazioak 1993an argitaratu zuen. 75.000 artikulu labur bildu zituen liburuki bakar batean. Artikulu horietatik 25.000 ziren onomastikakoak (toki- eta pertsona-izenak).[8][9] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta. Obraren koordinatzailea Iñaki Irazabalbeitia izan zen, bere inguruan 9 aholkulari izan zituela (Kepa Altonaga, Dionisio Amondarain, Miren Azkarate, Xarles Bidegain, Jose Mari Elortza. Jose Antonio Mujika, Andoni Sagarna, Ibon Sarasola eta Mikel Zalbide. Erredakzio taldean hainbat adituk parte hartu zuen, besteak beste hauek: Antton Gurrutxaga. Alfontso Mujika, Itziar Nogeras eta Irazabalbeitia bera.

1996an publikatu zen Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara Elhuyar Hiztegian obraren diseinuan parte hartzeaz gain erredaktore-lanak egin zituen[10][11]

1994ako urtarrilean eginiko batzar nagusian Irazabalbeitia izendatu zuten Elhuyar Kultur Elkarteko lehendakari[12].

Gorago aipatutako bi lan mardul horiek egiteko ahalegin ekonomiko handia egin behar izan zuen Elhuyar Kultur Elkarteak eta, ondorioz 1995ean larri zegoen elkartearen etorkizuna. Gogoeta prozesu sakon baten ondoren, neurri ekonomikoak hartzeaz gain, ordurako taldeak zituen 25 bat langileen soldatak % 25 jaistea besteak beste, Irazabalbeitia izendatu zuten Elhuyarreko lantalde profesionalaren kudeatzailea.

Irazabalbeitiak Elhuyarren eraldaketa-prozesua gidatu zuen 1994 eta 2002 artean. Erdaldaketak Elhuyarren jarduerak dibertsifikatzioa ekarri zuen lehenik eta horrek izaera juridikoaren berrazterketa eragin zuen ondoren. Garai horretan hasi zen Elhuyar softwarearen lokalizazioan[13] edo ikus-entzunezkoetara zabaltzen zientziaren dibulgazioa (Norteko Ferrokarrila eta Teknopolis)[14]. Hazkundeak langile-kopurua asko emendatzea ekarri zuen, 2002an 80 inguru baitziren. Izaera juridikoaren berrazterketak eragin zuen Elhuyar Kultur Elkartea fundazio bihurtzea eta horren menpeko bi enpresa sortzea: Elhuyar-Zubize euskara-planen inguruko jarduerak bultzatzeko eta Eleka hizkuntzen teknologietan aritzeko[15]. Egitura eraldatzearekin batera utzi zion Irazabalbeitiak taldeko lehendakari izateari (2002ko abendua) eta Elhuyar Fundazioko zuzenari nagusi moduan aritu zen 2003ko irailaren 30a arte.

2011 bitartean Irazabalbeitia Elhuyar Fundazioaren patronatuko kidea izan zen.

Udako Euskal Unibertsitatea

Iñaki Irazabalbeitia (Egunkaria, 1991-07-23)[16]

Uztaritzen 1976an egin zen IV ekitaldian hartu zuen lehen aldiz parte Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) Elhuyarren hasitako kultur militantziaren segida natural moduan.

1978an Petrokimikako Euskal Kultur Taldearen eta Leioako Zientzia Fakultateko irakasle Jazinto Iturberekin batera UEUren kimika-sailaren sorrera bultzatu zuen. Urte horretan bertan UEUren erabaki-organoetan parte hartzen hasi zen[17]. Kimika sailburua, talde eragileko kide[18] eta 1987tik Zuzendari Nagusi 1991arte[19][20]Kargu hori utzi ondoren 2008a arte talde eragileko kide izan zen.

Irazabalbeitia UEUko Zuzendari Nagusi izan zen epean hainbat urrats inportante egin zituen erakundeak. Batetik UEUk Nafarroako gobernuarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu zuen 1990ean eta Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak erraztu egin ziren. 1990ean Uztaro gizarte-zientzien aldizkariaren lehen aleak argia ikusi zuen.1991ko martxoan Iruñeko Lehen jardunaldiak abiatu ziren UEUren udaz kanpoko eskaintza indartzera etorri zirenak[21]. Halaber, erakundearen egitura profesionala sendotzeko pausuak eman ziren 1987an Alfontso Mujika UEUren lehen kudeatzaile izendatuz adibidez.

Euskaltzaindia

Irazabalbeitia 1993an hasi zen parte hartzen Euskaltzaindiaren lanetan. Harez gero batzorde hauetan hartu du parte: Exonomastika (1993-2005, 2007-), Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa (2007-), non idazkaria den, eta Euskera agerkaria (2009-).

Irazabalbeitia Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003ko urtarrilaren 31n[22].

Bestelako erakundeak

Irazabalbeitiak euskalgintzako beste zenbait erakunderen bultzatzaile eta partaide izan da hala nola, Egunkaria Sortzen[23], Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseilua[24] eta Oilategitik aldizkaria eta Alkizako Oilategitik Kultur Elkartea[25]. Kontseiluan eta Alkizako Oilategitik Kultur Elkartean zuzendaritza-ardurak ere izan ditu.

Zientzia-dibulgatzailea eta idazlea

Nahikoa prolifikoa izan da Irazabalbeitia idazle moduan eta hainbat generotan aritu da; zientziaren dibulgazioan, zutabegintzan, itzulpengintzan, ikas-liburugintzan eta literaturan. Euskal Idazleen Elkarteko eta EIZIEko kidea izan da.

Euskal Herriko hamaika komunikabideetan publikatu du edo ohiko kolaboratzaile izan da, hauetan besteak beste: Elhuyar, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, Egin, Gara, Deia, La Voz de Euskadi, Ereiten, Euskaldunon Egunkaria, Berria, El Correo, Argia, Aizu, Jakin, Euskera, Arrasate Press, Euskonews, Habe, Hegats, Oilategitik, Galde eta Uztaro. Gehienak zientzia gaiei buruz izan badira ere, euskararen corpus zein estatusaren normalizazioari buruzkoak ere azpimarratzekoak dira. Produkzio horren zati bat Inguma datu-basean eta zientzia.eus webgunean biltzen da[26].

Zutabegile moduan Jakinen, Euskaldunon Egunkarian eta Galden aritu da Irazabalbeitia;

Irazabalbeitiak Xabier Ertz, Betiri Juandabaurre eta A. Oilarra goitizenak erabili izan ditu.

Halaber, Ikus-entzunezko komunikabideetan ere aritu da Irazabalbeitia zientzia-gaiei buruzko kolaboratzaile gisa; Egin Irratian, Euskadi irratian eta ETBn, esaterako.

Horretaz gain Irazabalbeitiak zientzia-dibulgaziozko hainbat liburu argitaratu ditu.

Ikas-materialgintza

1970ko hamarkadaren bigarren erdialdetik 1990ko hamarkadaren lehen erdialdera arte ikasmaterial ugari landu eta publikatu zuen Irazabalbeitiak, bakarrik edo elkarlanean eta bereziki Elhuyarrek eta Udako Euskal Unibertsitateak publikatutakoak.

Hiztegigintza

Irazabalbeitia hainbat hiztegiren diseinuan eta lanketan hartu du parte.

Itzulpengintza

Irazabalbeitiak itzultzaile profesionala ez da izan, nahiz eta bere lan-bizitzan itzulpenak sarri egin behar izan dituen. Hala ere, EIZIEren kide izan da. Hauek dira publikatu dituen itzulpenak.

Literatura-lanak

Irazabalbeitiak bi eleberri, ipuin-liburu bat eta aldizkarietan hainbat ipuin publikatu ditu zientzia-fikziozko generokoak.

Herrigintza

Irazabalbeitia gaztetik izan du politikagintzarako eta herrigintzarako joera. ikasle garaian bere ikaskideen ordezkari izan zen Valladolideko unibertsitatean zein Donostiako Kimika Fakultatean. Gero ere, irakasleen ordezkari izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat klaustrotan[28].

1978an Euskadiko Ezkerran afiliatu zen eta alderdi horren militante izan zen hark eta 1981ean erabaki zuen militantzia politikoa uztea euskararen aldeko militantziari soilik lotzeko.

2001ean Irazabalbeitiak Aralar alderdi politikoa independentista eta bakezale sortu berrian izena ematea erabaki zuen. Horrela azaltzen du[28]:

“Iritsi zen XXI. mendearen hasiera. Ordurako nire bi semeak koskortzen hasiak ziren. Lizarra-Garaziko garaia zen. Esperantzari leiho bat zabaldu zitzaion, tamalez armek isilarazi zutena. Ez nuen nahi nire semeek neronek bizitutako egoera ankerra bizi zezaten eta horretarako neure burua busti egin behar nuela erabaki nuen. Politika aktibora itzultzeko deliberoa egin nuen. Aralar sortu zen orduan; aukera aparta!”

Aralarren egituraren barnean Irazabalbeitiak hainbat ardura izan zituen: koordinatzaile nagusi orde izan zen 2003ko urritik 2004ko abendura bitartean, Gipuzkoako eta Hegoaldeko zuzendaritzen kide hainbat etapatan, Euskara lantaldearen arduradun, nazioarteko harremanak (2012-2017) eta Ezkerraberri fundazioaren zuzendaria (2012-2021)[29].

Aralarren hauteskunde-zerrendaburu moduan honako hauteskundeetan parte hartu zuen:

Aralarrek Zutik alderdiarekin zituen harremanen testuinguruan Irazabalbeitia izan zen Hika aldizkariko erredakzio-kontseiluan alderdiaren ordezkaria 2004 eta 2012 artean. Zutik desegin ondoren Hikaren ondorengo moduan 2013an sortu zen Galde aldizkariko bultzatzaileetako bat izan zen Irazabalbeitia eta erredakzio-kontseiluko kidea[43].

Egun Irazabalbeitia Aliantza Libre Europarraren (EFA) ohorezko kidea da[44] eta Coppieters Fundazioaren diruzaina[45].

Bestalde, Irazabalbeitia hainbat herri-ekimenen partaide izan da hala nola Lurraldea Koordinakundea, Elkarri eta Lokarri.

Halaber, Irazabalbeitia Club Atletico de San Sebastian kirol-taldearen zuzendaritzako kidea izan zen 1983 eta 2003 artean Vicente Areta Santamaria lehendakari izan zen garaian.

Sariak eta errekonozimenduak

Hainbat sari jaso ditu Irazabalbeitiak.

Erreferentziak

  1. «Irazabalbeitia Fernández, Inaki - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  2. Irazabalbeitia Fernandez, Iñaki. «Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Inaki Irazabalbeitiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>140 produktu)
  4. a b Artetxe, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  5. Elhuyar 7. tomoa, 1. Alea (26). , 3-6 or..
  6. Elhuyar 8. tomoa, 2. alea. .
  7. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa. Elhuyar.
  8. a b Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  9. a b Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  10. Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara Elhuyar Hiztegia. Elhuyar ISBN 9788495338082..
  11. Elhuyar Hiztega. Elhuyar. Zientzia eta Teknika, 107. alea, 32-39 or or..
  12. Irazabalbeitia hautatu dute Elhuyareko Lehendakari. Euskaldunon Egunkaria, 12 or..
  13. Windows-erako Word 6.0 programaren euskarazko bertsio kaleratu dute. Euskaldunon Egunkaria, 8 or..
  14. «Teknopolisen historia» Zientzia.eus 2009-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  15. Elhuyar fundazio bihurtu da, geroai oinarri sendoak jartzeko. Euskaldunon Egunkaria,, 15 or..
  16. Barandiaran, Alberto. (1991-07-23). «Irazabalbeitia: "Unibertsitatea ezin dugu boluntarismoan oinarritu"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus): 9. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  17. Aizpura Murua, Mikel. (2003). Udako Euskal Unibetsitatea Euskal Kulturgintzan. UEU, 114 or. ISBN 84-8438-041-6..
  18. Idem. , 164 or..
  19. Kepa Altonaga UEUko zuzendari berria aukeratu zuten larunbatean. Euskaldunon Egunkaria, 9 or..
  20. UEUk beste zuzendari bat izango du irailean Irazabalbeitia ordezteko. Euskaldunon Egunkaria, 9 or..
  21. Udako Euskal Unibertsitatearen I ihardunadiak bihardanik Iruñean. Euskaldunon Egunkaria,, 12 or..
  22. irudia, Komunikazioa eta. «Irazabalbeitia Fernandez, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  23. � Torrealdai Nabea, Joan Mari. (2021). Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta. Berria-Elkar-Jakin, 75 or. ISBN 84-1360-083-3..
  24. Euskal Gizarte Erakundeen Kontseilua. Euskaldunon Egunkaria, 11 or..
  25. «Hogei urtez oilategitik kakaraz» Gipuzkoako Hitza 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  26. Sedano, Enrique; Sarasola, Cecilia; Ugalde, Jesus M.; Irazabalbeitia, Inaki X.; Gonzalez Guerrero, Alberto. (1988-09). «Conformations and charge distributions in 1,2-dinitrosoethylene and furoxan. 1. An ab initio molecular orbital study» The Journal of Physical Chemistry 92 (18): 5094–5096.  doi:10.1021/j100329a009. ISSN 0022-3654. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  27. Cremona, Marise; Scott, Joanne. (2019-05-03). «Introduction» EU Law Beyond EU Borders (Oxford University Press): 1–20. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  28. a b «Irazabalbeitia.eu — Inaki Irazabalbeitia» irazabalbeitia.eu (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  29. «Ezkerraberri.eus // Ezkerraberri Fundazioa» ezkerraberri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  30. (Gaztelaniaz) Marin, Maribel. (2003-04-19). «Aralar sólo logra presentar listas en ocho municipios de Guipúzcoa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  31. (Gaztelaniaz) «Torquemada e Irazalbeitia encabezan la lista de la coalición IU-Aralar» El Diario Vasco 2007-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  32. (Gaztelaniaz) «Aralar apuesta por defender en el Congreso «una república vasca de izquierdas»» El Diario Vasco 2008-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  33. (Gaztelaniaz) «Iñaki Irazabalbeitia, cabeza de lista de Aralar para el Parlamento Europeo» El Diario Vasco 2009-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  34. (Ingelesez) «New Basque MEP joins EFA Group» Greens/EFA (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  35. (Ingelesez) «7th parliamentary term | Iñaki IRAZABALBEITIA FERNÁNDEZ | MEPs | European Parliament» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  36. «Udal hauteskundeak 2011 - Tolosa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  37. (Gaztelaniaz) «EH Bildu propone destinar el millón de Elosegi parkea a San Esteban» El Diario Vasco 2017-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  38. «Udal hauteskundeak 2015 - Tolosa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  39. «Inaki Irazabalbeitia alkate berria Alkizan - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  40. ««Herri proiekturik ez dut ikusten, ez alde batean, ez bestean» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  41. «Inaki Irazabalbeitiaren bigarren agintaldia Alkizan - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  42. «Eskualdeko hiru alkate Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordeko ordezkari izango dira - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  43. GALDE. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  44. (Ingelesez) «European Free Alliance: Exemplary elections held in Karabakh» news.am (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  45. (Ingelesez) «Bureau» Coppieters (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

Kanpo estekak