Tesiker (datu-basea) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2007 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
euskadi.eus… |
Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datuak ematen ditu, baita tesi horien txostenak eskuratzeko aukera ere. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, UEUk 2007an martxan ipini zuen.[1][2][3]
UEUk jasotako datuak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskaintzen ditu bere webgunetik. Etengabeko eguneratzearen ondorioz 2019an guztira 550 doktorego-tesi digitalizatu, eta 2021an 657 eskaintzen zituen, eta urtez urte eguneratzen da.
UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen arabera, 1976tik 2019ra bitarte 763 tesi idatzi ziren euskaraz eta horietako 550 ziren Tesiker egitasmoan.[4][5] Falta diren lanak biltzen jarraitzen dute.[6]
|
|