Arixo haritzarekin lotutako jainkoa izan daiteke. Argazkian haritz lepatuak

Arixo edo Arixon euskal mitologiako jainkoa zen, Akitania erromatarraren garaian, Pirineo aldean. Louron ibarrean azaldu dira berari zuzendutako bi aldare, Loudenvielle herrian hain zuzen.

Ez ditugu bere ezaugarriak ezagutzen, baina Cadeac herrian topatutako aldaeran, Marti-Arixoz hitz egiten du, eta honek adieratzen du lotura bat bertako jainko indigena (Arixo) eta Marte erromatarren gerla jainkoaren artean.

Baliteke beraz Arixo bertako gerrako dibinitate bat izatea.

Etimologia

Arixon hitza haritzarekin lotzen dute zenbait ikerleek, Barandiaran eta Bernardo Estornes Lasaren kasu. Arixo jainkotutako haritza izango litzateke .

Inskripzioak

"Arixo / deo / ... / ... / v(otum) s(olvit) libens m(erito)".

Itzulpena: Arixo jainkoari ...ek gogo onez eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.

Mars Arixo-ri botoz egindako aldarea. Cadéac herrian aurkitua, Pirinio Garaiak.

"Marti / Arixoni / Erianos, / Serionis [filius], v(otum) s(olvit) libens m(erito)."

Itzulpena: Marti Arixo-ri, Serio-ren seme Erianos-ek, gogo onez eta zuzenbidearen arabera konplitu du bere botoa.

Toponimia

Arix hitza euskal toponimian azaltzen da, seguraski harizt txikiaren esanahaiarekin:

Bibliografia

  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpoko loturak

Arixo gizonezkoen izena bezala Euskaltzaindiaren Euskal Izendegian

Kanpo estekak