Kagiris, euskal mitologiako jainkosa edo jainkoa zen Akitania erromatarrraren garaian eta Pirineo aldean. Berari buruzko inskripzioa Saint-Béat herrian, azaldu zen Garona Garaian.
Kagiris Cagire edo Kagire mendiari lotutako dibinitate bat da. Beste zenbait kasuetan bezala, mendi bera jainkotuta da Kagiris.
Kagire hitza, kontutan hartuz tontor harritsu bat dela, "Kar" hitzarekin lotuta egon daiteke.
Badaude Car eta Gar izena daukaten dibinitate akitaniarrak ere. Kagire bi hitzen loturatik etor daiteke; Kar eta (a)gerri, (a)geri Kar-(a)gerri. Euskal Herri guztian ugariak dira ere "agirre" osagaia daukaten toponimoak.